ABENDUAREN 14-a, LARUNBATA

Gehienek jadanik jakin duzuen bezala, abenduaren 14-an larunbata (11-etik arratsaldeko 4-ak arte) « agurra-ren eguna » izanen dugu.

Famili guziak, auzo eta abar gomitatzen ditugu azken itzuli bat egiteko. Marrazki eta argazki erakusketak  atxematen ahalko dituzue.

Taloak salgai izanen dira, eta burasoek ostatu bat antolatuko dute.

Eguerditan haurrek ikasi dituzten bi kantu emanen dituzte.

Zuen etxeetan argazki edo dokumentu zahar batzu atxematen baldin badituzue, aintzinetik milesker eskolari prestatzea.(saintjosare@orange.fr)

Laster arte.

Hezkuntza taldea