Abendua, aldaira handiaren hilabetea izanen dugu. Egiazki lekuz aldatu aintzin berotze ttiki bat proposatzen dauzuegu.
Erakasleek sailkatu dituzten puxkak hondarkintegirat eraman beharko dira. Hiru gela husteko dira :
– materialeko gela (gainean) ;
– informatikako gela ;
– aterbeko sotoa.
Ez dira alimaleko gauzak izanen, otoetan sartzen ahalko dira bainan furgonetak baldin badira hainbat hobe.
Itzuliak egiteko10 bat buraso beharko genituzke abenduaren 6an, ostirala. Hondarkintegia arratsaldeko 6 ontan hesten baita arratsaldeko 2-etatik 5-ak eta erdi arte lanean aritzea proposatzen dauzuegu.
Aintzinetik milesker eskolari jakin araztea ea parte hartuko duzuenez (erakasleeri erranez, e.postez igorriz,…).
Gainera, bestetako gehiegikeriak kanporatzeko zatozte gurekin aldaira handirat izerditzera :
ABENDUAREN 27an OSTIRALA eta 28an LARUNBATA
Xehetasun gehiago geroxo izanen dituzue bainan jadanik egun horiek gogoan atxiki.
Hezkuntza taldea