IHAUTERIAK

Bai heldu den ostiralean Ihauteriak ospatuko ditugu eskolan !!!

Horra eginen dugun dantza.

Beraz errepika on ttiki eta handi guzieri !!!

Dantza

ABENDUAREN 14-a, LARUNBATA

Gehienek jadanik jakin duzuen bezala, abenduaren 14-an larunbata (11-etik arratsaldeko 4-ak arte) « agurra-ren eguna » izanen dugu.

Famili guziak, auzo eta abar gomitatzen ditugu azken itzuli bat egiteko. Marrazki eta argazki erakusketak  atxematen ahalko dituzue.

Taloak salgai izanen dira, eta burasoek ostatu bat antolatuko dute.

Eguerditan haurrek ikasi dituzten bi kantu emanen dituzte.

Zuen etxeetan argazki edo dokumentu zahar batzu atxematen baldin badituzue, aintzinetik milesker eskolari prestatzea.(saintjosare@orange.fr)

Laster arte.

Hezkuntza taldea

MANIOBRA HANDIEN HASTAPENA

Abendua, aldaira handiaren hilabetea izanen dugu. Egiazki lekuz aldatu aintzin berotze ttiki bat proposatzen dauzuegu.

Erakasleek sailkatu dituzten puxkak hondarkintegirat eraman beharko dira. Hiru gela husteko dira :

– materialeko gela (gainean) ;

– informatikako gela ;

– aterbeko sotoa.

Ez dira alimaleko gauzak izanen, otoetan sartzen ahalko dira bainan furgonetak baldin badira hainbat hobe.

Itzuliak egiteko10 bat buraso beharko genituzke abenduaren 6an, ostirala. Hondarkintegia arratsaldeko 6 ontan hesten baita arratsaldeko 2-etatik 5-ak eta erdi arte lanean aritzea proposatzen dauzuegu.

Aintzinetik milesker eskolari jakin araztea ea parte hartuko duzuenez (erakasleeri erranez, e.postez igorriz,…).

 

Gainera, bestetako gehiegikeriak kanporatzeko zatozte gurekin aldaira handirat izerditzera :

ABENDUAREN 27an OSTIRALA eta 28an LARUNBATA

Xehetasun gehiago geroxo izanen dituzue bainan jadanik egun horiek gogoan atxiki.

Hezkuntza taldea

ARGAZKIAK

Argazkiak etorri dira. Ostegunetik manatzen ahalko dituzue papertxoa betez.

Euskaraldia

Heldun den astelehenean (18/12/03an) gure Euskaraldiaren gertakaria kontzertu ttipi batekin bururatuko da.

Trebatu nahi baldin bazira gurekin kantatzeko horra gure errepertorioa.

Astelehen arte 4ak eta laurdenetan !!!

 

Haurrak ikasazue

Haurrak ikasazue euskaraz mintzatzen. Ongi pilotan eta oneski dantzatzen (x2)

Gure kantu xaharrak kontzerba ditzagun. Aire politagorik ez da sortu nehun (x2)

 

Guk euskaraz

Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (x2)

Euskara putzu sakon eta ilun bat zen. Eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten handik nekez.

Orain zuen biturtez, zuen indarrez. Euskara itsas urdin eta zabal bat izanen da eta gurea da.

 

Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz. Nahi dugu hitz eta jolas. Lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz.

Bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas.

Bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz.

 

Ni ere bai

Gauzak esateko hitzak beharrezkoak dira

Elkar ulertzeko sortzen dira hizkuntzak

Loreak bezalakoak egunero zaintzen dira

Ura bota behar hiltzen dira bestelan

 

Euskara bihurtuko da loretxu bat

Guk denok landatua

Goazen ba korrika (2x)

Euskara mintzatuz gure artean

Belaunaldiz belaunaldi

Korrika korrika ni ere bai

 

Goazen korrika gure euskara zaintzera

Nagusiok ere badugu aukera

Ez izan lotsati ez esan berandu dela

Guztion laguntza eskatzen da korrikan

 

SARTZEA

Egun on deneri,

Ia Irailaren 4a sartzea egin dugu eta dena ongi pasatu da. 116 ikasle hor ziren. Kasik denak kontent , nigar gutti izan dira. Herriko bestak aintzin, sartzeko bilkurak egin ditugu. Eskertzen zaituztegu nombre handian etorri zaretelakotz. Erakasleen bilkura eta gero, APELeko biltzar nagusia izan da haien lana presentatzeko eta laguntza galdetzeko urte huntarako .

Urte on deneri , alaia eta ona izan dadin.

Laister arte.

HAUR KANTU TXAPELKETA

HAUR KANTU TXAPELKETA
MAIATZAREN 21-ean, IGANDEA
SARAKO POLIKIROLTEGIAN

3.zikloko haurrak finaleko txartela irabaztea entseatuko dira haien kantuarekin :
SARAKO BIZIA

Zatozte denak haien sustengatzerat !!!