LUR MOLDAKETA

Peioren ikusterat joan gira astelehenean (2019/12/16a) galderak pausatzeko.

Peio lurren moldatzailea da. Esplikatu dauku bere lana eta zergatik etortzen zen hunat :nibelak egiteko sorroan, zelaia ordokia izaiteko eskolaren eraikuntza hasi aintzin.

Lehenik lur begetala baztertu du, gero azpiko lurra kendu du eta kamioiekin ateratu. Pala mekaniko batekin lan egiten du.

Operazio hunek 15 egun iraunen ditu.

Ikasi dugu eskolako azalerak 1 000m2 eginen dituela eta jostalekukoak 800m2.