4/ Paretak
Bi motakoak dira : batzu betoiezkoak eta besteak parpinezkoak.
Erran bezala harginek apirilaren 15an bukatu dute … orain zurgina etorri beharko da.
3/ Lauza
Soliben artean polistireneko plakak ematen dituzte.
Polistireneko plakek lauza isolatuko dute.
Ur eta elektrizitateko hodiak pasatu.
Hori egineta burdinezko sareak ezarri denetan.
Azkenik, azalera osoan betoia isurtzen dute.
2/ Parpinen lehen lerroak
Parpineko 2 lerro zimenduen gainean upatzen ditu. Hola lauza ez da lurrari kolatua izanen bainan pixkat airean.
1/ Zimenduak
Zimenduak egiteko burdinak lurreko ziloetan eman behar dira, eta gero ziloak betoiez bete.
Betoia, harri, salble, ur eta zimenta nahasketa bat da.
Ostegunean harginaren ikusterat joan gira (2020/01/09a).
Bere lana 4 etapetan eginen zela erran dauku :
– zimenduak,
– parpineko lehen lerroak,
– lauza,
– paretak.
Normalki, hargintzako lana apirilan zehar bukatuko da.