
OGEC-a buraso eta boluntarioz osatua den elkarte bat da. Bere lana da San Josepe eskolaren material, ekonomiko eta administratibo kudeaketa egokia bermatzea.
Konkretuki, OGEC-ak :
- lokalen mantentzea eta antolaketa ;
- irakasle ez diren langileen kudeaketa (ama eskola/ kantina / garbiketako kideak…)
- eskolaren aurrekontu eta finantzen jarraipena ;
- eta egunerokoan eskolaren funtzionamendu egokia zaintzen ditu.OGEC-a eskolako zuzendariarekin lankidetza hertsi batean aintzinatzen da, eskolak baldintza onenetan funtziona dezan eta bere proiektuak bururat eraman ditzan.
Bestalde, UDOGEC-ak (OGEC-en Departamendu Batasuna) bere aholkularitza, esperientzia eta laguntza administratiboa ekarriz gure eskolako OGEC-a sustengatzen du.San Josepen, OGEC-ako zuzendaria Kattina Pradère dugu eta Sylvette Thibault
APEL eta hezkuntzako taldearekin batera, bere kideek haurreri ingurumen atsegin, seguru eta abegitsua eskaintzeko konpromisoa hartzen dute.
Haien inbertsio diskretu baina funtsezkoari esker, eskola lasaitasunean hazten ahal da.
